Zertarako eskolak XXI. mendean?
Hasi baino lehen, heziketa zer den mugatu behar da. Heziketaren
definizioa bi alderditan egin ohi da. Alde batetik, pertsona berez izaki
potentzial bat dela argi geratu behar da, hau da, potentzialki ona edo txarra
den izakiarengan garatzen denaren arabera. Beste aldetik, heziketak pertsonaren
inguruan garrantzi handia dauka, bere nortasunaren garapenean eta egituraketan.
Hezkuntzaren barruan bi sistema nagusi bereizten dira, educare eta educere. Lehenengo hau eskola
tradizionalarekin lotuta dago, ikaslea hutsik dagoen elementu bezala
kontsideratzen da eta hezitzaileak informazioa sartzeko ahalmena du. Educeren, berriz, protagonista ikaslea
da, kasu honetan ikaslea ez dago hutsik, balio handiko edukiak ditu barruan eta
hezitzailearen lana barruko informazio hori estimulatzea, orientatzea edo
motibatzea da.
Gaur egungo hezkuntzak xede asko biltzen ditu barnean,
izan ere, gaurko haurrak etorkizuneko helduak izango baitira. Jakin behar da
gurasoek zelako eskola nahi duten euren haurrentzat eta eredu horretara eraiki
edo daudenen artean aukeratu. Horretarako, eskolak bildu behar dituen helburuak
analizatu behar dira, funtzio asistentziala ala hezitzailea, inguruan nagusi
den kulturaren transmisio hutsa ala gizarte aldatzea, umeen heziketaren ardura
nagusia estatuarena ala familiarena eta ikasten trabak topatzen dituzten
ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.
Funtzio asistentzialari dagokionez, egunez egun
areagotzen ari da emakumeek etxetik kanpo lan egiten hasi zirenetik, eta,
ondorioz, haurren zaintza instituzioen edo haurtzaindegien esku geratu da. Izan
ere, gizartearen eta politikaren ikuspegitik,
haurra eskubiderik gabeko subjektu bat da, 0-3 urte bitartean. Haurraren zaintzaz ari garenean beraz, ez
gara heziketaz ari, dauzkaten behar
fisiologikoak asetzeaz baizik, hau da, higieneaz, elikaduraz, loaz … Hala ere,
kontuan hartu behar da funtzio asistantzialetik areago dagoela funtzio
hezitzailea, gutxika haurrak ezagutzak barneratzea, autonomia lortzea,
gizarteratze egokia bermatzea eta ingurunearen bilaketa askea bultzatzea.
1990. urtean LOGSE legea sortu aurretik, haurtzaindegiek
eskaintzen zuten funtzio bakarra asistentziala zen. Hauetan, haurrak hezi
ordez, hauen zainketaz bakarrik arduratzen ziren. Garai hartan hainbat ikasle
metodo honen aurka agertu ziren, eta horregatik, haurrek heziketa bat jasotzeko
eskubidea zeukatela aditzera eman zuten. Honen ondorioz, LOGSE legea sortu zen,
eta, honekin batera, Haur Hezkuntzak funtzio hezitzailea hartu zuen egungo
haurtzaindegiak sortuz.
Hurrengo gaiari hasiera eman baino lehen, kultura zer den
argi utzi behar da. “Kulturak produkzioaren antolaketa, familiaren egitura,
harreman sozialak adierazten dituzten instituzio sozialen egiturak eta
gizarteko kideak komunikatzeko erabiltzen dituzten formak biltzen ditu.”
(Raymond Williams, 1921-1988).
Europa mailan indar handia hartzen ari
da EOLE proiektua (Programa
Europeo de Accionariado Asalariado Aprendizaje y Educación). 90eko hamarkadatik, hainbat ikerketa
burutu ziren, besteak beste, Suitzan, Alemanian eta Frantzian. Proiektu honek,
Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako azken mailara arte biltzen ditu
baitan, haurrei hizkuntz kultura zabala eskainiz.
EOLEk bi helburu nagusi dauzka, alde
batetik, ikasleei hizkuntza baten edo hainbat hizkuntzen erabileraren,
eraketaren eta funtzionamenduaren inguruan pentsaraztea, ikasleek gogoeta eta
ikasketa objektu bihur ditzaten hizkuntzak. Beste aldetik, ikasleengan interesa
eta kuriositatea piztea beste hizkuntzekiko. Horrela, errespetuz eta
linguistikoki ikuspegi zabal batean ikus ditzaten hizkuntzak.
EOLE proiektuak hiru dimentsiotan dauka
eragin positiboa ikasleengan: lehenengoa litzateke jarrera positiboa lortzen
duela, bigarrena gaitasun positiboa eskuratzen dituela eta hirugarrena, eta
behar bada, garrantzitsuena, jakintza positiboa lortzea munduan hizkuntzen
inguruan bizi den errealitatearen aurrean. Dimentsio hauek, oso lagungarriak dira ikasgelara haur
etorkin bat heltzen denean, beste ikasleek harrera ona egin diezaioten eta,
ahalik eta azkarren, taldean integra dadin.
Hau guztia
kontuan hartuta, gaur egun, lekuan lekuko gizartean, kultura desberdin asko
aurki daitezkeenez, haurrei, kultura guzti hauek errespetatzen eta onartzen
irakatsi behar zaie.
Beste xede bat, umeen heziketaren ardura nagusia
estatuarena ala familiarena den. Homeschooling-a, Ipar Amerikan sortua, hemen ”haur-etxe”
bezala ere ezagutzen da. Eredu honetan, etxean ikasten dute haurrek, eta
horregatik, seme-alaben heziketaz gurasoak arduratzen dira zuzenean, eskolako
baloreak alde batera utziz eurenak irakasten dizkiete. Espainian, gaur egun,
sistema hau ez dago onartuta. Izan ere, gurasoek betebehar bezala daukate
haurrak eskolarizatzea, bestela kustodia gal dezakete eta. Hala ere, guraso askok
nahiago dute Homeschooling-aren alde egin eta haurrak etxean hezi,
instituzioetatik kanpo, horrek ekar ditzakeen arazoak aintzat hartu gabe.
Honen alde apustu egiten dutenek, hainbat onura aurkitu
dituzte. Adibidez, haurrek gogo handiagoz egin dezaketela lan gurasoekin
irakasleekin baino. Izan ere, konfiantza gradua estuagoa denez, atxikimendu
erlazioa areagotu egiten da. Beste onura bat litzateke, haurra bakarrik egonda,
helduen atentzio guztia bereganatzen duela, eta beraz, errespetatu beharreko
erritmo bakarra haur horrena dela.
Honen aurka, berriz, guraso batzuk etxean ikastearen
aurka agertzen dira hainbat arrazoiengatik. Horien artean, haurrak beste haur
batzuekin ezin direla sozializatu, bai patioan bai ikasgelan bertan, hainbat
guraso baliteke behar bezala prestatuta ez egotea, erabili beharreko material
guztia eurek ordaindu behar dutela … aurki daitezke.
Gai honekin jarraituz, Finlandiak duen hezkuntza sistema
aipatzekoa da, izan ere, 0-6 urte bitarteko haurrak bertatik kanpo ikas
dezakete, Hezkuntza Ministerioak ez duelako arautzen eta independentea delako.
Haurrak 6-7 urte
betetzen dituenean, Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen
da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira. Gainera, eskola gehienak publikoak dira, %98-a, eta
guztia da doan, ez da ezer ordaindu behar, ezta janaria ere. Haien sistema berdintasunean
dago oinarrituta, guztiak dira berdinak, berdin da eskola publiko edo pribatua,
berdin da klase soziala. Gurasoek, hezkuntza-sistema honetan, oso parte-hartze
aktiboa burutzen dute, lana utz dezakete haien seme-alaben irakasleekin hitz
egiteko, haien geletan eser daitezke klaseak entzuteko, eskolan gaztelaniako
kurtsoak burutzen dituzte haien haurrei etxeko lanetan lagundua ahal izateko …
azken ekintza hau aurrera eramaten dute, ikastetxeak zentro elebidunak direlako. Ikastetxe hauetan, aisia geletan egiten edo
ematen dena bezain garrantzitsua da, haurrak 45minutu gelan eman ondoren,
15minutuko atsedena daukate, eta gero berriro gela, eta gela ondoren atsedena.
Hezkuntza-sistema honetan haurren askatasuna, autonomia eta pentsamendu indibiduala sustatzen dira,
horregatik 8 urteko haur bat bakarrik egin ditzake eskolaren joan eta etorriak
eta arratsa bakarrik pasatzea inolako arazorik gabe. Irakasleek ikasleekin
batera egiten dituzte otorduak hori ere hezkuntza delako. (Eranskina 1).
Honen guztiaren aurka
agertzen dira instituzioak, hauek, “denbora zehar finkatzen den antolaketa
soziala, gizarteari zenbait molde jakinen arabera jokarazten dioena eta haren
egiturak osatzen dituena. Familia, eskola eta eliza dira, bestak beste,
mendebaldeko gizartearen instituzioak.” (Hiztegi
Entziklopedikoa).
Behin definizioa
finkatuta, instituzioak gizarte ekintzen multzo konplexua dela azaldu behar da.
Hauek, gizartean bizi ahal izateko, gizarteak erakusten dituen portaerak edo
beharrezko jakintzak dira, giza ekintzak bideratzen dituztenak. Gizartearen
barruan, bakoitzak paper bat dauka, hauei, rolak deritze. Sozializazioaren
bidez rolak barneratzen dira eta honekin modu tipifikatu batean portatzen
ikasten du pertsona bakoitzak. Rol multzo batek (guraso-rola eta seme-alaben
rola) “instituzio sozial bat” (familia) osatzen du, eta instituzio horiek
guztiek (familia, enpresa, eskola …) gizartea osatzen dute.
Homeschooling-arekin
gertatzen den bezala, haurrak instituzionalizaturik edukitzeak, hainbat onura
eta desabantaila dauzka. Horien artean, beste ikuspuntu batzuk onartzeko
gaitasuna eta besteen iritziak errespetatzea, entzuten jakitea, bakoitzaren eta
besteen akatsak onestea … “Haur – etxe”-etan desabantailak diren ezaugarriak,
instituzioetan abantaila bezala har daitezke, talde lanean aritzeko gaitasuna,
beste haur batzuekin sozializatzeko aukera, hezitzaile gehienak ez daude
kualifikatuak …
Desabantailak, berriz, gobernuak
ezartzen duela haurrek zer ikasi behar duten, ordaindu egin behar dela,
bullying-a jasan dezaketela haurrek, lehiakortasuna sustatzen eta goresten
duela eskolak, ordu asko igarotzen dutela klasean, kolektibotasuna ezartzen
duela, haur guztiak berdin bihurtuz …
Hau guztia kontuan
hartuta, familiaren eta eskolaren arteko oreka aurkitu behar da, haurrak
instituzionalizaturik egonda. Hau da, ez da kontraesanik agertu behar haurraren
heziketan, zurtuta gera daitekeelako. (Eranskina 2).
Jorratu beharreko azken
xedea, ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala
ikasleen bikaintasuna garatzea da. Ikasle bakoitza desberdina da euren erara,
pertsona oro bezala. Baina hori ez da txarra, hori baita besteengandik
desberdintzen gaituena. Norberak bere gabeziak eta onurak dauzka eta hau
abiapuntutzat har daiteke bati falta zaiona eta besteari falta zaionarekin
osotasun bakarra eratzeko. Honen barruan, bi mutur aurki daitezke.
Mutur batean, zailtasun akademikoak dituzten
haurrak daude. Hauek, haur guztien ehuneko hamarra osatzen dute. Arazo hauek,
normalean, bost urtetik aurrera nabaritzen hasten dira. Baina honek ez du esan
nahi, haur hauek inteligentzia, ikusteko edo entzunezko gabeziak dituztenik. Umeek
esfortzu handia egiten dute eskatzen zaien mailara iristeko, kontzentratzeko,
lanak egiteko, ondo portatzeko, aurreratzeko … nahiz eta jakin besteek lortuko
dituzten helburuetara iristeko hainbat oztopo gainditu beharko dituztela. Arazo
akademiko hauek antzemateko hainbat urrats aurki daitezke: ulermen arazoak,
momentuan azaldutakoaz oroitzeko arazoak, denborazko kontzeptuak ulertzeko eta
azaltzeko zailtasunak, koordinazio falta ibiltzerako orduan, kirola egiterakoan
… Honen erreferentzia litzateke Pablo Pinedarena. (Eranskina 3).
Beste muturrean, ikasle
bikainak aurki daitezke, hauek ehuneko bia osatzen dute. Talentu aparteko haur
hauek, oso modu errazean aspertzen dira klasean, irakurtzea eta matematikak oso
gustuko dituzte eta emozioei dagokionez, oso ezegonkorrak dira. Honen alde onak
hauek dira: hiztegi zabala, arrazonamendu logikoak egiteko erraztasuna, memoria
ona, ikasgaiak erraztasunez barneratzeko gaitasuna, atzerriko hizkuntzak
ikasteko arintasuna, irudimen eta kreatibitate zabala, autonomia handia daukate
… Alde txarrak, berriz, frustrazio maila altua, besteengandik desberdin
sentitzeko ohitura, bakarkako lana egitea nahiago dute, ase gabe sentitu …
Aipatutako honekin
guztiarekin, bi talde hauei laguntza eskaini behar zaie, bai euren ezintasunak
garatzeko, bai ikusitako bikaintasuna aurrera eramaten sostengatzeko. Izan ere,
ez bata eta ez bestea ez dira alde batera utzi behar, horretarako, hainbat liburu,
espezialista, elkarte eta abar daude.
Ondorioz, XVI – XVII.
mendeetan haur eskolak sortu zirenetik orain arte asko aldatu dira. Izan ere,
antzina, elizak zeukan botere guztia eta beraz, baita eskolarena ere. Eliza
autoritarioa zen oso, erabiltzen zuen hezkuntza sistema educaren oinarritzen zen, irakaslea zen boterea zuen pertsona
bakarra, haurren gainetik zegoen erabat. Jaio aurretik, zure etorkizuna
erabakita zegoen, aitarena, alegia. Gaur egun, ordea, eliza boterea galtzen
joan da euren eskolekiko presentzia nabarmen gutxituz. Erabiltzen den hezkuntza
sistema eklektikoa da, hau da, educare
eta educeren arteko konbinazioa.
Orain, eskolan haurrak askatasunez hezten dira eta, horregatik, etorkizunean
zer izan nahi duten ikasteko askatasuna daukate, autoritarismoa baztertu
delako.
Guzti honekin amaitzeko,
aipatzekoa da, lehen, atzerritarrak ez zirela onartzen ez pertsona bezala eta are
gutxiago ikasle bezala. Hezkuntza behar bereziak zeuzkaten haurrei
atzerritarren tankera gertatzen zitzaien, ez ziren onartuak izaten eta
geletatik kanpo geratzen ziren. Orain, aitzitik, erabat integratuta daude.
Gainera, haurren heziketa familiaren eta estatuaren bien esku dago gaur egun.
Beraz, esan daiteke, hezkuntza asko garatu eta aldatu dela.
Bibliografia
Aradas, A. (2012). Los desafíos del primer licenciado europeo con síndrome de Down. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.bbc.com/mundo/noticias/2012/08/120823_cultura_pablo_pineda_aa.shtml
Aramaio, I. (2003). Kultura eta
hizkuntza aniztasuna eskolan. Hik Hasi,
(77. Alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/824
Bizikidetza
eta bakerako heziketa. Bakeola.
Honako webgune honetatik berreskuratua: http://es.slideshare.net/bakeola/kontzeptuak-definitzen-4328650
Fernández, M. Los pros y los contras de
la escuela en casa. Ser Padres. Honako
webgune honetatik berreskuratua: http://serpadres.com/ninos/pros-contras-escuela-casa/31898/
Haur Hezkuntza hezitzailea ote? (2010). Hegoak astinduz eta mundua zabalduz. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-hezkuntza-hezitzailea-ote.html
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri? (2005) Hik Hasi, (103. Alea). Honako webgune
honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/1275
Hoyuelos, A. (2003). 0-3
zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea. Hik Hasi, (74.
alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/797
Kultura bloga. (2012). Honako webgune honetatik berreskuratua: https://kulturabloga.wordpress.com/2012/05/03/kulturaren-definizioak/
Peraita, L. (2014). Los beneficios de la
relación padres y escuela. Honako
webgune honetatik berreskuratua: http://www.abc.es/familia-educacion/20140303/abci-padres-escuela-juntos-201402101632.html
Intervención superdotados. (2015). Psicodiagnosis.es: Psicología Infantil y
Juvenil. Honako webgune
honetatik berreskuratua: http://www.psicodiagnosis.es/areaescolar/intervencion-psicopedagogica-alumnos-especiales/intervencion-psicoeducativa-en-nios-superdotados/
Sagasti, J.,
Magalhaes, J., Oruesagasti, J., Pozo, M. XXI. mendean eskolak bete beharko
lituzkeen xedeak. Honako webgune
honetatik berreskuratua: http://es.calameo.com/read/0040093076da4ee51c9c9
Superdotados = alto cociente
intelectual. El Mundo del Superdotado. Honako
webgune honetatik berreskuratua: http://www.elmundodelsuperdotado.com/Superdotacion.htm
Un 10% de los
alumnos presentan dificultades de aprendizaje. (2014). La Vanguardia. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lavanguardia.com/salud/psiquiatria/20140124/54399506246/salud-dolencias-comunes-pediatria-psiquiatria-10-alumnos-presentan-dificultades-aprendizaje.html
5 beneficios del
homeschooling. (2014). Uni>ersia España. Honako webgune honetatik
berreskuratua: http://noticias.universia.es/en-portada/noticia/2014/09/25/1112105/5-beneficios-homeschooling.html
Eranskinak
Eranskina 1
Bideoa: Salvados - Maria
Peteri: "El 98% de las escuelas de Finlandia son públicas"
https://www.youtube.com/watch?v=uir4K0bbMsE
Eranskina 2
Bideoa: ¿Qué es el 'homeschooling' o educación en casa?
https://www.youtube.com/watch?v=-5qSPQ3aonM
Eranskina 3
Los
desafíos del primer licenciado europeo con síndrome de Down
Pablo Pineda es una cara famosa en España. No sólo por ser
la primera persona con síndrome de Down que obtiene un título universitario en
Europa, sino por su papel protagonista en la película "Yo También",
que narra la historia de un trabajador social Down que se enamora de su
compañera de labores.
A
sus 37 años, ya es licenciado en magisterio y le quedan cuatro asignaturas para
sacarse una segunda titulación en Pedagogía. ¿Su próximo proyecto? Hacerse con
un carnet de conducir.
"Quiero
sacármelo porque nunca se ha visto a un síndrome de Down conduciendo. Sería un
reto muy importante y es algo más para independizarme", dijo en una
entrevista a BBC Mundo.
Pablo
es uno de los rostros visibles de una generación de jóvenes Down que vienen
rompiendo esquemas sobre cuán lejos pueden llegar académica, personal y
profesionalmente las personas que tienen este síndrome de origen genético que
conlleva un grado de desarrollo físico e intelectual distinto a la media.
Ejemplos
son el de la estadounidense Karen Gaffney también diplomada en magisterio, y
quien es la primera persona Down en cruzar a nado los más de 14 km de largo del
lago Tahoe en Estados Unidos, o la joven japonesa Aya Iwamoto graduada en
Literatura Inglesa.
Según
Pineda, no existen personas discapacitadas sino personas con "capacidades
distintas", por lo que la sociedad debe evolucionar hacia una sociedad
"más plural", donde las personas con síndrome de Down no sean
tratadas como niños y donde se fomenten sus capacidades e independencia desde
temprana edad.
¿Cómo se siente el ser la primera persona Down que logra
completar una carrera universitaria en Europa?
Yo
creo que estoy en el frente de guerra, es un inconveniente. Hay que luchar,
meterse en la sociedad cuando el mundo Down normalmente va por otro cauce. Yo
me quedo metido entre los normales mientras los Down tienen sus asociaciones,
sus padres, su pequeño micro mundo.
No
es que me sienta aislado, sino que es muy difícil luchar en una sociedad
normalizada, tener una identidad Down cuando el mundo Down funciona de forma
paralela.
¿En qué sentido notas esa división?
Por
ejemplo, voy a un bar a tomarme algo (ahora me ocurre menos), pero antes me
decían "¿este niño va solo?" O personas mayores que van por la calle
me toman el brazo y me ayudan a cruzar la calle. O ir a votar a las elecciones
y que te pregunten ¿el niño vota? O ir a un restaurante con tus padres y que te
den agua en lugar de vino.
En otra ocasión fui
a la playa y una pareja de guardias civiles vinieron a preguntarme si estaba
bien. "Sí, perfectamente". Son anécdotas curiosas pero como ves la
gente tiene prejuicios.
¿Cuál fue tu metodología de estudio?
Te
va a sorprender. Yo siempre estudio en voz alta, se me quedan mejor las cosas.
Lo leo, lo comento conmigo mismo y con la gente que está alrededor y así
entiendo. Subrayo, hago esquemas, resúmenes. No es un sistema memorístico, ya
que un tema de una carrera no es fácil de memorizar si no la entiendes. Lo
comprendía, lo explicaba y lo mascaba bien.
Hablando con la Asociación Síndrome de Down de Reino
Unido me comentaban que tu caso es inusual y excepcional.
Me
fastidia y mucho que digan esto, porque lo hacen como una especie de
justificación, para no seguir avanzando, no seguir intentando más por esas
personas. Yo creo que no es verdad. Siempre digo a los padres que no vean que
yo he hecho una carrera o una película. Eso no es importante, lo importante es
que se puede, que tus padres tienen que enseñarte y estimularte. A partir de
ahí pueden hacer lo que quieran.
¿Y qué me dices del sistema educativo? ¿En qué sentido
tiene que cambiar?
Si
te lo dijera la entrevista se alargaría de forma brutal. El sistema tiene que
cambiarlo todo. Ser un sistema más rico, más plural, diverso, una sociedad con
mejores valores en la que la diferencia sea vista como un valor y no como un
problema o defecto. Hay tantas cosas por cambiar. Nos prefieren tener
sustentados, separados en asociaciones para no cambiar.
Albaina, Janire
Ayesta, Nerea
De Pablo, Oihane
