miércoles, 21 de octubre de 2015

Zertarako eskolak XXI. mendean?


Zertarako eskolak XXI. mendean?


Hasi baino lehen, heziketa zer den mugatu behar da. Heziketaren definizioa bi alderditan egin ohi da. Alde batetik, pertsona berez izaki potentzial bat dela argi geratu behar da, hau da, potentzialki ona edo txarra den izakiarengan garatzen denaren arabera. Beste aldetik, heziketak pertsonaren inguruan garrantzi handia dauka, bere nortasunaren garapenean eta egituraketan.

Hezkuntzaren barruan bi sistema nagusi bereizten dira, educare eta educere. Lehenengo hau eskola tradizionalarekin lotuta dago, ikaslea hutsik dagoen elementu bezala kontsideratzen da eta hezitzaileak informazioa sartzeko ahalmena du. Educeren, berriz, protagonista ikaslea da, kasu honetan ikaslea ez dago hutsik, balio handiko edukiak ditu barruan eta hezitzailearen lana barruko informazio hori estimulatzea, orientatzea edo motibatzea da.

Gaur egungo hezkuntzak xede asko biltzen ditu barnean, izan ere, gaurko haurrak etorkizuneko helduak izango baitira. Jakin behar da gurasoek zelako eskola nahi duten euren haurrentzat eta eredu horretara eraiki edo daudenen artean aukeratu. Horretarako, eskolak bildu behar dituen helburuak analizatu behar dira, funtzio asistentziala ala hezitzailea, inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizarte aldatzea, umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiarena eta ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Funtzio asistentzialari dagokionez, egunez egun areagotzen ari da emakumeek etxetik kanpo lan egiten hasi zirenetik, eta, ondorioz, haurren zaintza instituzioen edo haurtzaindegien esku geratu da. Izan ere, gizartearen eta politikaren ikuspegitik, haurra eskubiderik gabeko subjektu bat da, 0-3 urte bitartean.  Haurraren zaintzaz ari garenean beraz, ez gara heziketaz ari, dauzkaten  behar fisiologikoak asetzeaz baizik, hau da, higieneaz, elikaduraz, loaz … Hala ere, kontuan hartu behar da funtzio asistantzialetik areago dagoela funtzio hezitzailea, gutxika haurrak ezagutzak barneratzea, autonomia lortzea, gizarteratze egokia bermatzea eta ingurunearen bilaketa askea bultzatzea.

1990. urtean LOGSE legea sortu aurretik, haurtzaindegiek eskaintzen zuten funtzio bakarra asistentziala zen. Hauetan, haurrak hezi ordez, hauen zainketaz bakarrik arduratzen ziren. Garai hartan hainbat ikasle metodo honen aurka agertu ziren, eta horregatik, haurrek heziketa bat jasotzeko eskubidea zeukatela aditzera eman zuten. Honen ondorioz, LOGSE legea sortu zen, eta, honekin batera, Haur Hezkuntzak funtzio hezitzailea hartu zuen egungo haurtzaindegiak sortuz.   

Hurrengo gaiari hasiera eman baino lehen, kultura zer den argi utzi behar da. “Kulturak produkzioaren antolaketa, familiaren egitura, harreman sozialak adierazten dituzten instituzio sozialen egiturak eta gizarteko kideak komunikatzeko erabiltzen dituzten formak biltzen ditu.” (Raymond Williams, 1921-1988).

Europa mailan indar handia hartzen ari da EOLE proiektua (Programa Europeo de Accionariado Asalariado Aprendizaje y Educación). 90eko hamarkadatik, hainbat ikerketa burutu ziren, besteak beste, Suitzan, Alemanian eta Frantzian. Proiektu honek, Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako azken mailara arte biltzen ditu baitan, haurrei hizkuntz kultura zabala eskainiz.

EOLEk bi helburu nagusi dauzka, alde batetik, ikasleei hizkuntza baten edo hainbat hizkuntzen erabileraren, eraketaren eta funtzionamenduaren inguruan pentsaraztea, ikasleek gogoeta eta ikasketa objektu bihur ditzaten hizkuntzak. Beste aldetik, ikasleengan interesa eta kuriositatea piztea beste hizkuntzekiko. Horrela, errespetuz eta linguistikoki ikuspegi zabal batean ikus ditzaten hizkuntzak.

EOLE proiektuak hiru dimentsiotan dauka eragin positiboa ikasleengan: lehenengoa litzateke jarrera positiboa lortzen duela, bigarrena gaitasun positiboa eskuratzen dituela eta hirugarrena, eta behar bada, garrantzitsuena, jakintza positiboa lortzea munduan hizkuntzen inguruan bizi den errealitatearen aurrean. Dimentsio hauek,  oso lagungarriak dira ikasgelara haur etorkin bat heltzen denean, beste ikasleek harrera ona egin diezaioten eta, ahalik eta azkarren, taldean integra dadin.

Hau guztia kontuan hartuta, gaur egun, lekuan lekuko gizartean, kultura desberdin asko aurki daitezkeenez, haurrei, kultura guzti hauek errespetatzen eta onartzen irakatsi behar zaie.

Beste xede bat, umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiarena den. Homeschooling-a, Ipar Amerikan sortua, hemen ”haur-etxe” bezala ere ezagutzen da. Eredu honetan, etxean ikasten dute haurrek, eta horregatik, seme-alaben heziketaz gurasoak arduratzen dira zuzenean, eskolako baloreak alde batera utziz eurenak irakasten dizkiete. Espainian, gaur egun, sistema hau ez dago onartuta. Izan ere, gurasoek betebehar bezala daukate haurrak eskolarizatzea, bestela kustodia gal dezakete eta. Hala ere, guraso askok nahiago dute Homeschooling-aren alde egin eta haurrak etxean hezi, instituzioetatik kanpo, horrek ekar ditzakeen arazoak aintzat hartu gabe. 

Honen alde apustu egiten dutenek, hainbat onura aurkitu dituzte. Adibidez, haurrek gogo handiagoz egin dezaketela lan gurasoekin irakasleekin baino. Izan ere, konfiantza gradua estuagoa denez, atxikimendu erlazioa areagotu egiten da. Beste onura bat litzateke, haurra bakarrik egonda, helduen atentzio guztia bereganatzen duela, eta beraz, errespetatu beharreko erritmo bakarra haur horrena dela.

Honen aurka, berriz, guraso batzuk etxean ikastearen aurka agertzen dira hainbat arrazoiengatik. Horien artean, haurrak beste haur batzuekin ezin direla sozializatu, bai patioan bai ikasgelan bertan, hainbat guraso baliteke behar bezala prestatuta ez egotea, erabili beharreko material guztia eurek ordaindu behar dutela … aurki daitezke.

Gai honekin jarraituz, Finlandiak duen hezkuntza sistema aipatzekoa da, izan ere, 0-6 urte bitarteko haurrak bertatik kanpo ikas dezakete, Hezkuntza Ministerioak ez duelako arautzen eta independentea delako. Haurrak 6-7 urte betetzen dituenean, Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira. Gainera, eskola gehienak publikoak dira, %98-a, eta guztia da doan, ez da ezer ordaindu behar, ezta janaria ere. Haien sistema berdintasunean dago oinarrituta, guztiak dira berdinak, berdin da eskola publiko edo pribatua, berdin da klase soziala. Gurasoek, hezkuntza-sistema honetan, oso parte-hartze aktiboa burutzen dute, lana utz dezakete haien seme-alaben irakasleekin hitz egiteko, haien geletan eser daitezke klaseak entzuteko, eskolan gaztelaniako kurtsoak burutzen dituzte haien haurrei etxeko lanetan lagundua ahal izateko … azken ekintza hau aurrera eramaten dute, ikastetxeak zentro elebidunak direlako. Ikastetxe hauetan, aisia geletan egiten edo ematen dena bezain garrantzitsua da, haurrak 45minutu gelan eman ondoren, 15minutuko atsedena daukate, eta gero berriro gela, eta gela ondoren atsedena. Hezkuntza-sistema honetan haurren askatasuna, autonomia eta  pentsamendu indibiduala sustatzen dira, horregatik 8 urteko haur bat bakarrik egin ditzake eskolaren joan eta etorriak eta arratsa bakarrik pasatzea inolako arazorik gabe. Irakasleek ikasleekin batera egiten dituzte otorduak hori ere hezkuntza delako. (Eranskina 1).

Honen guztiaren aurka agertzen dira instituzioak, hauek, “denbora zehar finkatzen den antolaketa soziala, gizarteari zenbait molde jakinen arabera jokarazten dioena eta haren egiturak osatzen dituena. Familia, eskola eta eliza dira, bestak beste, mendebaldeko gizartearen instituzioak.” (Hiztegi Entziklopedikoa).

Behin definizioa finkatuta, instituzioak gizarte ekintzen multzo konplexua dela azaldu behar da. Hauek, gizartean bizi ahal izateko, gizarteak erakusten dituen portaerak edo beharrezko jakintzak dira, giza ekintzak bideratzen dituztenak. Gizartearen barruan, bakoitzak paper bat dauka, hauei, rolak deritze. Sozializazioaren bidez rolak barneratzen dira eta honekin modu tipifikatu batean portatzen ikasten du pertsona bakoitzak. Rol multzo batek (guraso-rola eta seme-alaben rola) “instituzio sozial bat” (familia) osatzen du, eta instituzio horiek guztiek (familia, enpresa, eskola …) gizartea osatzen dute.

Homeschooling-arekin gertatzen den bezala, haurrak instituzionalizaturik edukitzeak, hainbat onura eta desabantaila dauzka. Horien artean, beste ikuspuntu batzuk onartzeko gaitasuna eta besteen iritziak errespetatzea, entzuten jakitea, bakoitzaren eta besteen akatsak onestea … “Haur – etxe”-etan desabantailak diren ezaugarriak, instituzioetan abantaila bezala har daitezke, talde lanean aritzeko gaitasuna, beste haur batzuekin sozializatzeko aukera, hezitzaile gehienak ez daude kualifikatuak …
 
Desabantailak, berriz, gobernuak ezartzen duela haurrek zer ikasi behar duten, ordaindu egin behar dela, bullying-a jasan dezaketela haurrek, lehiakortasuna sustatzen eta goresten duela eskolak, ordu asko igarotzen dutela klasean, kolektibotasuna ezartzen duela, haur guztiak berdin bihurtuz …
Hau guztia kontuan hartuta, familiaren eta eskolaren arteko oreka aurkitu behar da, haurrak instituzionalizaturik egonda. Hau da, ez da kontraesanik agertu behar haurraren heziketan, zurtuta gera daitekeelako. (Eranskina 2).

Jorratu beharreko azken xedea, ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea da. Ikasle bakoitza desberdina da euren erara, pertsona oro bezala. Baina hori ez da txarra, hori baita besteengandik desberdintzen gaituena. Norberak bere gabeziak eta onurak dauzka eta hau abiapuntutzat har daiteke bati falta zaiona eta besteari falta zaionarekin osotasun bakarra eratzeko. Honen barruan, bi mutur aurki daitezke.

 Mutur batean, zailtasun akademikoak dituzten haurrak daude. Hauek, haur guztien ehuneko hamarra osatzen dute. Arazo hauek, normalean, bost urtetik aurrera nabaritzen hasten dira. Baina honek ez du esan nahi, haur hauek inteligentzia, ikusteko edo entzunezko gabeziak dituztenik. Umeek esfortzu handia egiten dute eskatzen zaien mailara iristeko, kontzentratzeko, lanak egiteko, ondo portatzeko, aurreratzeko … nahiz eta jakin besteek lortuko dituzten helburuetara iristeko hainbat oztopo gainditu beharko dituztela. Arazo akademiko hauek antzemateko hainbat urrats aurki daitezke: ulermen arazoak, momentuan azaldutakoaz oroitzeko arazoak, denborazko kontzeptuak ulertzeko eta azaltzeko zailtasunak, koordinazio falta ibiltzerako orduan, kirola egiterakoan … Honen erreferentzia litzateke Pablo Pinedarena. (Eranskina 3).

Beste muturrean, ikasle bikainak aurki daitezke, hauek ehuneko bia osatzen dute. Talentu aparteko haur hauek, oso modu errazean aspertzen dira klasean, irakurtzea eta matematikak oso gustuko dituzte eta emozioei dagokionez, oso ezegonkorrak dira. Honen alde onak hauek dira: hiztegi zabala, arrazonamendu logikoak egiteko erraztasuna, memoria ona, ikasgaiak erraztasunez barneratzeko gaitasuna, atzerriko hizkuntzak ikasteko arintasuna, irudimen eta kreatibitate zabala, autonomia handia daukate … Alde txarrak, berriz, frustrazio maila altua, besteengandik desberdin sentitzeko ohitura, bakarkako lana egitea nahiago dute, ase gabe sentitu …

Aipatutako honekin guztiarekin, bi talde hauei laguntza eskaini behar zaie, bai euren ezintasunak garatzeko, bai ikusitako bikaintasuna aurrera eramaten sostengatzeko. Izan ere, ez bata eta ez bestea ez dira alde batera utzi behar, horretarako, hainbat liburu, espezialista, elkarte eta abar daude.

Ondorioz, XVI – XVII. mendeetan haur eskolak sortu zirenetik orain arte asko aldatu dira. Izan ere, antzina, elizak zeukan botere guztia eta beraz, baita eskolarena ere. Eliza autoritarioa zen oso, erabiltzen zuen hezkuntza sistema educaren oinarritzen zen, irakaslea zen boterea zuen pertsona bakarra, haurren gainetik zegoen erabat. Jaio aurretik, zure etorkizuna erabakita zegoen, aitarena, alegia. Gaur egun, ordea, eliza boterea galtzen joan da euren eskolekiko presentzia nabarmen gutxituz. Erabiltzen den hezkuntza sistema eklektikoa da, hau da, educare eta educeren arteko konbinazioa. Orain, eskolan haurrak askatasunez hezten dira eta, horregatik, etorkizunean zer izan nahi duten ikasteko askatasuna daukate, autoritarismoa baztertu delako.

Guzti honekin amaitzeko, aipatzekoa da, lehen, atzerritarrak ez zirela onartzen ez pertsona bezala eta are gutxiago ikasle bezala. Hezkuntza behar bereziak zeuzkaten haurrei atzerritarren tankera gertatzen zitzaien, ez ziren onartuak izaten eta geletatik kanpo geratzen ziren. Orain, aitzitik, erabat integratuta daude. Gainera, haurren heziketa familiaren eta estatuaren bien esku dago gaur egun. Beraz, esan daiteke, hezkuntza asko garatu eta aldatu dela.




Bibliografia
Aradas, A. (2012). Los desafíos del primer licenciado europeo con síndrome de Down. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.bbc.com/mundo/noticias/2012/08/120823_cultura_pablo_pineda_aa.shtml
Aramaio, I. (2003). Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan. Hik Hasi, (77. Alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/824
Bizikidetza eta bakerako heziketa. Bakeola. Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://es.slideshare.net/bakeola/kontzeptuak-definitzen-4328650
Fernández, M. Los pros y los contras de la escuela en casa. Ser Padres. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://serpadres.com/ninos/pros-contras-escuela-casa/31898/
Haur Hezkuntza hezitzailea ote? (2010). Hegoak astinduz eta mundua zabalduz. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-hezkuntza-hezitzailea-ote.html
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri? (2005) Hik Hasi, (103. Alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/1275
Hoyuelos, A. (2003). 0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea. Hik Hasi, (74. alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/797
Kultura bloga. (2012). Honako webgune honetatik berreskuratua: https://kulturabloga.wordpress.com/2012/05/03/kulturaren-definizioak/
Peraita, L. (2014). Los beneficios de la relación padres y escuela. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.abc.es/familia-educacion/20140303/abci-padres-escuela-juntos-201402101632.html
Intervención superdotados. (2015). Psicodiagnosis.es: Psicología Infantil y Juvenil. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.psicodiagnosis.es/areaescolar/intervencion-psicopedagogica-alumnos-especiales/intervencion-psicoeducativa-en-nios-superdotados/
Sagasti, J., Magalhaes, J., Oruesagasti, J., Pozo, M. XXI. mendean eskolak bete beharko lituzkeen xedeak. Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://es.calameo.com/read/0040093076da4ee51c9c9
Superdotados = alto cociente intelectual. El Mundo del Superdotado. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.elmundodelsuperdotado.com/Superdotacion.htm
Un 10% de los alumnos presentan dificultades de aprendizaje. (2014). La Vanguardia. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lavanguardia.com/salud/psiquiatria/20140124/54399506246/salud-dolencias-comunes-pediatria-psiquiatria-10-alumnos-presentan-dificultades-aprendizaje.html
5 beneficios del homeschooling. (2014). Uni>ersia España. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://noticias.universia.es/en-portada/noticia/2014/09/25/1112105/5-beneficios-homeschooling.html






Eranskinak

Eranskina 1

Bideoa: Salvados - Maria Peteri: "El 98% de las escuelas de Finlandia son públicas"

 

https://www.youtube.com/watch?v=uir4K0bbMsE


Eranskina 2

Bideoa: ¿Qué es el 'homeschooling' o educación en casa?

 

https://www.youtube.com/watch?v=-5qSPQ3aonM


 

Eranskina 3

Los desafíos del primer licenciado europeo con síndrome de Down
Pablo Pineda es una cara famosa en España. No sólo por ser la primera persona con síndrome de Down que obtiene un título universitario en Europa, sino por su papel protagonista en la película "Yo También", que narra la historia de un trabajador social Down que se enamora de su compañera de labores.

A sus 37 años, ya es licenciado en magisterio y le quedan cuatro asignaturas para sacarse una segunda titulación en Pedagogía. ¿Su próximo proyecto? Hacerse con un carnet de conducir.

"Quiero sacármelo porque nunca se ha visto a un síndrome de Down conduciendo. Sería un reto muy importante y es algo más para independizarme", dijo en una entrevista a BBC Mundo.
Pablo es uno de los rostros visibles de una generación de jóvenes Down que vienen rompiendo esquemas sobre cuán lejos pueden llegar académica, personal y profesionalmente las personas que tienen este síndrome de origen genético que conlleva un grado de desarrollo físico e intelectual distinto a la media.

Ejemplos son el de la estadounidense Karen Gaffney también diplomada en magisterio, y quien es la primera persona Down en cruzar a nado los más de 14 km de largo del lago Tahoe en Estados Unidos, o la joven japonesa Aya Iwamoto graduada en Literatura Inglesa.

Según Pineda, no existen personas discapacitadas sino personas con "capacidades distintas", por lo que la sociedad debe evolucionar hacia una sociedad "más plural", donde las personas con síndrome de Down no sean tratadas como niños y donde se fomenten sus capacidades e independencia desde temprana edad.

¿Cómo se siente el ser la primera persona Down que logra completar una carrera universitaria en Europa?

Yo creo que estoy en el frente de guerra, es un inconveniente. Hay que luchar, meterse en la sociedad cuando el mundo Down normalmente va por otro cauce. Yo me quedo metido entre los normales mientras los Down tienen sus asociaciones, sus padres, su pequeño micro mundo.
No es que me sienta aislado, sino que es muy difícil luchar en una sociedad normalizada, tener una identidad Down cuando el mundo Down funciona de forma paralela.

¿En qué sentido notas esa división?

Por ejemplo, voy a un bar a tomarme algo (ahora me ocurre menos), pero antes me decían "¿este niño va solo?" O personas mayores que van por la calle me toman el brazo y me ayudan a cruzar la calle. O ir a votar a las elecciones y que te pregunten ¿el niño vota? O ir a un restaurante con tus padres y que te den agua en lugar de vino.
En otra ocasión fui a la playa y una pareja de guardias civiles vinieron a preguntarme si estaba bien. "Sí, perfectamente". Son anécdotas curiosas pero como ves la gente tiene prejuicios.

 

¿Cuál fue tu metodología de estudio?

Te va a sorprender. Yo siempre estudio en voz alta, se me quedan mejor las cosas. Lo leo, lo comento conmigo mismo y con la gente que está alrededor y así entiendo. Subrayo, hago esquemas, resúmenes. No es un sistema memorístico, ya que un tema de una carrera no es fácil de memorizar si no la entiendes. Lo comprendía, lo explicaba y lo mascaba bien.

Hablando con la Asociación Síndrome de Down de Reino Unido me comentaban que tu caso es inusual y excepcional.

Me fastidia y mucho que digan esto, porque lo hacen como una especie de justificación, para no seguir avanzando, no seguir intentando más por esas personas. Yo creo que no es verdad. Siempre digo a los padres que no vean que yo he hecho una carrera o una película. Eso no es importante, lo importante es que se puede, que tus padres tienen que enseñarte y estimularte. A partir de ahí pueden hacer lo que quieran.

 

¿Y qué me dices del sistema educativo? ¿En qué sentido tiene que cambiar?

Si te lo dijera la entrevista se alargaría de forma brutal. El sistema tiene que cambiarlo todo. Ser un sistema más rico, más plural, diverso, una sociedad con mejores valores en la que la diferencia sea vista como un valor y no como un problema o defecto. Hay tantas cosas por cambiar. Nos prefieren tener sustentados, separados en asociaciones para no cambiar.

Albaina, Janire
Ayesta, Nerea

De Pablo, Oihane

viernes, 2 de octubre de 2015

ONGI ETORRI GURE BLOGGERA:)))))

Gu Oihane De Pablo, Janire Albaina eta Nerea Ayesta gara.
Oihane, Gasteiztik dator eta 22 urte dauzka.  Janire ere Gasteizkoa da eta 20 urte dauzka. Azkenik, Nerea, Arratiakoa (Bilbo) da eta 18 urte dauzka. Oihanek eta Janirek Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin dute bi urtez eta praktikak egin dituzte leku ezberdinetan. Oihanek, Hogar San José ikastetxean hiru hilabetez. Janirek, berriz, Urkide ikastetetxean denbora berdinez. Nereak biologiako batxilergoa egin du.
Hirurok betidanik jakin dugu Haur Hezkuntzako munduan murgildu nahi ginela eta beraz, oso argi izan dugu gure ibilbidea zein izango zen, izan ere, beti izan dugu haurren bat gure kargu, bai familian, bai gure inguruan. Gainera, haurraren etapa garrantzitsuenetariko bat dela uste dugu, haurren heziketaren zimentuak baitira, nortasun indibidualista garatzen hasten delako etapa honetan.